Ikasleei zuzendutako programak lantzen ditugu lehen hezkuntzatik batxilergo eta heziketa zikloetaraino. Eskuhartzeak baino lehen ikasleen kontsumo eta ohiturei buruzko inkesta bat pasatzen diegu ikuspegi orokor bat izateko eta programa ahalik eta gehien beraien errealitatera hurbiltzeko. helburuak hauek dira:
Ikasleei zuzendutako programak lantzen ditugu lehen hezkuntzatik batxilergo eta heziketa zikloetaraino. Eskuhartzeak baino lehen ikasleen kontsumo eta ohiturei buruzko inkesta bat pasatzen diegu ikuspegi orokor bat izateko eta programa ahalik eta gehien beraien errealitatera hurbiltzeko. helburuak hauek dira:
- HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALARI BURUZKO PROGRAMA
Saioa martxan jarri aurretik, galdetegi bat pasatuko zaie euren aurreiritzi, ohituren…berri izateko eta saioak beharrei egokitu ahal izateko.
Helburu orokorra, gure gazteak hezkite afektibo sexual aske batean hezitzea da estereotipoak albo batera utziz eta errespetu eta autonomia pertsonala sustatuz. Baita ere, behar bezalako eta arrisku gabeko sexualtitate bat izateko beharrezko diren baliabide desberdinak erraztea.
- HEZKUNTZA EMOZIONALARI BURUZKO PROGRAMA
Heziketa emozionala landu eta gaitasun emozionalak garatuta, ongizate pertsonala handitu egingo du; ikasleak zenbait estrategia emozional erabiltzen ikasiko du. Esaterako, erregulazio emozionala, asertibitatea, enpatia, gatazka-konponbideak... Hala, aurre egingo die egoera emozional zailei. Frogatuta dago gaitasun emozional horiek garatuta asko gutxitzen direla kontsumo askotarikoei lotutako arriskuak eta jarrera arriskutsuak.
- TABAKO KONTSUMOARI BURUZKO PROGRAMA ESPEZIFIKOA 5. ETA 6. MAILAN
- TABAKOA ETA ALKOHOLARI BURUZKO PROGRAMA ESPEZIFIKOA 5. ETA 6. MAILAN
Helburuak:
- Tabakoa eta alkoholaren inguruan informazioa aberastea.
- Gazteen artean tabakoa eta alkoholaren kontsumoa murriztea eta atzeratzea.
- Hezkuntza komunitatea drogomenpekotasun prebentzioaren alorrean inplikatzea.
- KERIK GABEKO GELAK PROGRAMA
kerik gabeko gelak programaren koordinazioa lehen hezkuntzako 6.mailan eta DBH-ko 1.go eta 2.mailan.
- DROGOEMENPEKOTASUN FORMAKUNTZA
- HEZKUNTZA EMOZIONALEAN FORMAKUNTZA
Hitzaldi hauetan menpekotasunen seinaleak edo adierazleak aztertu nahi dira, eta kasu bakoitzean nola jokatu behar den adierazi hezkuntza-jokabideak proposatuz.
- HEZITZAILEEI ZUZENDUTAKO FORMAKUNTZA
- ENPRESA ETA ERAKUNDEEI ZUZENDUTAKO FORMAKUNTZA
HELBURUAK:
KONTZIENTZIATU: Kontsumoen aurrean langileen zein enpresen erantzukizunari buruz hausnartu.
INFORMATU: Era objetibo batetan, substantzia desberdinen efektuak azaltzea eta hauek lan munduan izan ditzateken ondorioetaz jardutea.
SENTSIBILIZATU: Langileei ikustearaztea guztioi eragiten digun arazo bat dela.
ORIENTATU: Kontsumo arazo bat egonez gero, aholkatu eta bideratu.
- TABAKOARI UZTEKO IKASTAROA
Tabakoa erretzeari uzteko ikastaroak egiten ditugu herrialde desberdinetan. Talde txikiak egiten dira eta 8 saioko iraupena izaten dute. Ikastaroa Tabakoan aditua den mediku batek ematen du.
- ALKOHOLARI BURUZKO PROGRAMA JAI EREMUETAN
- DROGEI BURUZKO INFORMAZIOA: INFO STAND BILBO
Alkohola eta beste droga batzuen faktore arriskuak murriztu eta jarrera arduratsuak sustatzen ditugu jaialdi eta ekitaldi desberdinetan.